XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakailao-untzitza Colon-en lehen bidaia baino urte batzuk geroxeago John Cabot-ek, Kanadako kostetan egin exploraketa ondoren, albiste bat ekarri zuen, hain zuzen San Lorenzo-ko golkoa ibili ondoren bakailao mordo izugarriak aurkitu zituela. Euskal arrantzaleek ez zuten beste ezeren beharrik izan beren belauntziak Eldorado berrirantz zuzentzeko.

Arrainketa XV. mendean hasi zen aurreratzen, XVII. mende hasieran lortu zuelarik bere gailurra.

Kanadako ur-barruti hau lortzeko Britainia Handia eta Frantziaren arteko lehiakidetasuna dela medio burrukaldiak sortu ziren, hauek bakailaoaren arrantzale gehienak urte askotan zehar uxatu zirelarik.

Gure mendeko hogeigarren hamarkada itxaron beharko zen, arrainketa normaldu ahal izateko.

Hala ere, arrain-tokia ez zen hutsa egon bi gizalditako denbora-hutsune honetan zehar.

Pasaiatik euskal bakailao-untziak joaten jarraitzen zuten, Saint Perreko frantziar eta portugesekin konpetentzia gogorra mantenduaz.

Urte honetako untzi nagusia bakailao-goleta izan zen bere hiru mota ezberdinetan, halanola gabieta-goleta, bergantin-goleta eta gabia-goleta.

Bakailu arrantzan erabilitako lehen untziak galeoi sabelandiak izan ziren, hauek bai gadikoa, bai balearen arrantza biak batera egiten zituztelarik, bi harrapakinen kanpainak batera etorriaz.

Erabiltzen ziren teknikak funtsezko linak (hari lerroa bere amuarekin) eta hondoko apailuak ziren, errendimendu eskasekoak zirenak, untzi beraren karelatik erabiltzen bait ziren.

XVIII eta XIX. mendetako goletarekin arrantzasistema iraultzaile bat iritsiko zen: doris deritzana alegia.

Apailuak berdinak ziren hondoko tretzak eta linak erabiltzen jarraitzen zen, baina oraingoan ekintza-alorra nabarmenki zabaltzen zen arrantzaleak untzi amaren inguruan doris arinetan banatzen bait ziren.

Doris hauek txalupa arin batzu ziren, beren perfekzioa XIX. mende amaieran lortu zutelarik, bere txalanezko diseinuari esker.

Hain zuzen, azpi zapalak eta tosta desmuntagarriak zirela eta, goleta gainean batzu beste batzuren barruan pilaturik garraiatzea bazeukaten, ahalik eta gune txikiena okupatuz.

Bakailao-untzi bakoitzaren kubiertan 20 doris arteraino pilatu litezke.

XIX. mendeko goletak bi edo hiru mastadun belauntzi ederrak ziren, oso azkar eta gogorrak, maniobra errazekoak eta bakailao zamaketarako zamategi nasaiak zituztenak; bakailaoak zamatu aurretik tripak atera, garbitu eta ondo odolustu behar ziren haragiaren gogozko zuritasuna lortzearren.

Honela lortutako arrain-zerra handiak gatza geruza tartean zamatzen ziren portura joan eta sikagailutara joateko zain.